Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten dizugu www.hirugar.com webgunearen titularra hau dela:
Erakundearen izena: Hirugar
Titularrak: Iker Amezaga Angulo eta Nahikari Acuña Martínez
IFZ: 72500738T eta 72468338F
Helbidea: Bermingham 6, SM DCHA. 20002 Donostia
Posta elektronikoa: info@hirugar.com
Erantzukizunak eta bermeak
www.hirugar.com webgunera erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika.
Webgune honetan jasotako informazioaren edozein erabilera erabiltzailearen erantzukizun bakarrekoa izango da. Beraz, erabiltzaileak informazioa webgunearen helburuarekin bat etorriz erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du.
Horrenbestez, erabiltzaileak ezingo dio legez kontrako erabilerarik eman webguneko informazioari.
Erabiltzaileei debekatuta dago eduki faltsuak edo okerrak sartzea edo horien berri ematea. Erabiltzailea izango da, beraz, emandako datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Debekatuta dago hirugarrenen datu pertsonalak haien baimenik gabe erabiltzea. Halaber, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko erabiltzea.
Hirugar-ek ahalegin handia egiten du webgunean argitaratutako edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, edonoiz aldatzeko eskubidea gordetzen du. Hirugar-ek espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari, baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalte-galerengatiko erantzukizunari ere. Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak izan ditzake. Hirugar ez da estekatutako webguneen edukien erantzule. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuk eskaintzea da; beraz, erabiltzaileak bere erantzukizunpean sartuko da horietara, bertan arautzen diren baldintzen arabera.
Hirugar ez da erantzule izango webgune honen edo bertako edukiaren erabileratik eratorritako ondorio edo kalteengatik, informatika-kalteak eta birusen sartzea barne.
Hirugar-ek noiznahi aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea gordetzen du, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa, beharrezkotzat jotzen duenean.
Hirugar ez da aldaketa horiek eragin ditzaketen kalteen erantzule izango. Hala ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
Jabetza intelektuala eta industriala
Webgune honetako edukiek (datu pertsonalak izan ezik) Creative Commons Aitortu – Partekatu Berdin (CC-BY-SA) 4.0 lizentzia dute.
Lizentzia honek erabiltzaileari eskubide hauek ematen dizkio:
- Partekatu: edukiak edozein euskarritan eta formatutan kopiatu eta banatu ditzake.
- Egokitu: edukiak berrerabili eta lan eratorriak sor ditzake, baita helburu komertzialekin ere.
Baldintza hauek betetzen diren bitartean:
- Aitortu: webgunearen egiletza aitortu behar da, lizentziarako esteka jarri eta aldaketarik egin den adierazi; baina ez webgune honek erabiltzailearen erabilera babesten duela pentsarazteko moduan.
- Partekatu Berdin: lan eratorri bat sortzen bada, lizentzia berarekin banatu behar da.
- Murrizketa gehigarririk gabe: ezin da lizentziak ahalbidetzen duena mugatu neurri juridiko edo teknologikoen bidez.
Lizentziak ezartzen dituen baldintzak webguneko edukiak erabiltzean bete ezean, dagozkion ekintza juridikoak egikarituko dira eta, hala badagokio, horien egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.
Aldaketak
Baldintza hauek guztiak alda daitezke Hirugar-ek egoki iritzitako unean, bai legeria-aldaketetara egokitzeko, bai bestelako hobekuntzak egiteko. Aldaketa horiek webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera jarriko dira indarrean.
Jurisdikzioa
Hirugar-en eta erabiltzailearen arteko harremana aplikatu beharreko legeriari eta eskumena duen jurisdikzioari buruz indarrean dagoen araudiak xedatutakoaren arabera arautuko da. Hala ere, araudiak aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela aurreikusten duenean, Hirugar eta erabiltzailea, dagokien beste edozein eskumeni espresuki uko eginez, Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.
